XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK
1. Taldeka:
Ebagi gure gorputza ondo erabilten dogun ekintza ezbardinak adierazten daben argazkiak; adibidez, kiroletan, lan egiten, ikasten, jolasten, etab.

Ebagi ondoren, itsatsi orri batetan eta idatzi argazkien azpian, gaiari dagokion esaldi bat.

2. Kopiatu eta osotu eizuz zure koadernoan esaldi honeek:
- Garbitasun onbidea hauxe da:...
- Jainkoaren Legeko bederatzigarren agindua hauxe da:...
- Jainkoaren Legeko seigarren agindua hauxe da:...
- Jesusen lagunen gorputza... jauretxea da
.

3. Irakurri eta azaldu eizuz bertsikulu honeek: (Gn 1,27-28;2,18-24).

4. Bilatu eizuz hitz honeek hiztegian, eta idatzi bakoitzaz esaldi bat: osotu, ugaldu, alkar.

5. Pentsatu eta aztertu eizu erantzuna.

Gero zure koadernoan idatzi: Konturatuko zinan, zure aita eta ama zein ezbardinak diran.

Zeintzuk dira, euren izakerak dituen ezbardintasunik nabarienak?.

6. Gogoratu gure Aita, eta kopiatu eizu koadernoan zer eskatzen deutsagun Jesusi tentaldiari buruz.

Azpimarratu kolorez.